XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Gaztetasuna gaztean hiltzen du lan eskasak.

Eta ehun lanetarik bakar baten ongi bururatzea hobe, ezin ez eta ehun lanen erdizka musuikatzea.

Sukaldeko barne haundi ilunean bizi ziren, otto eta ttantta, leiho hersitik so bat eman plazarat nor zabilan eta nundik norat, ikusi behar.

Girixtino onak ziren, ez hala apeztiarrak.

Atxikitzen naikolarik ttantta gaixoari, bihurtzen zautan kexu: Hi izanen haiz auzapez bat xuria, Agerrebehereko Mariaren atora bezain xuria.

Heiekin jaten ginuen eguerditan, etxea urruntxegi izeitea gatik gure haur ttipi zangoentzat.

Tenor batez jan ginuen seroretan.

Eta seroretan jatea, guretzat besta.

Han baginen neskato tipi eta mutiko tipi multxo ederra artzeko eleketa, mokoka, kaskaka.

Ba zen serora xaharño bat, Mizael izena.

Arrunt kunkurtua, ñarrotua.

Beti irria begietan, ttaka ttaka zabilan, hara nola sagu beltx bat, bere xilotik jalgia.

Harek egiten zaukun laster salda, zonbeit lur-sagar urean erosarazizko, denbora gutiz egin salda.

Eta guk maite.

Soazi zu! Auzoko eltzea urrez, hurbildu eta ere haurra ez baita ohartzen dela lurrez.

Ez zitzaikon laket gure ama gaixoari, gure espantuak.

Harek jeiki orduko ezartzen zuen eltzea, sukuileko gibelean, ttur-ttur-ttur eros zadin emeki, emeki eltzekaria.

Zenbeit denboraren buruan egin zuketen gure aita-amek itsusi zitakeela amak ahizpa plazan ukanki eta haurrek jan zezaten seroretan.

Zer jalgi behar zuten jendek, ala bi ahizpak samur zirela?.

Gain gainetik hastio zitzaio Euskaldunari, jenden aho-mihitan izeitea.

Ez dira aski idekiak, sobera dira hetsiak mendien alzoetarik mendien alzoetarat barreatu Euskadiko herriak.

Eremuaren zabalak zabalzen du gogoa.

Eremuaren hersiak, hersitzen adimendua.

Lehenak ereiten ausartzia.

Bigarrenak landatzen herabea.

Hausteko bere ahulezia, erakusteko bere ahalezia, gizonak uko egin behar du herabeari, segitu ausartziari.

Hara zer gatik biziaren pindarrak jauzarazten duen hain usu Euskaldunaren bihotzean, norapait etxetik urrun joaiteko xede beroa, xede eroa: edo Ameriketarat artzain; edo Japoniarat apez.

Han emanen du bere izari osoa Euskaldunak.

Orai arte, Ameriketako Euskalduna, Japoniako Euskalduna, egiazko Euskalduna.